Izi Pizi Akademia

Ingeles eskolak

Ingelesa ikasi

Izi Pizi Akademian haur, gazte eta helduentzako ingeleseko eskolak eskaintzen ditugu, azterketa ofizialetarako prestatu edo ingelesa plazerez ikasi nahi baduzu ere.

Eskolak erabat dinamikoak dira, eta geure artean ingelesez erlazionatzen gara. Horrela, hizkuntzaren ulermena eta komunikatzeko gaitasuna hobetzen lagunduko dizugu.

Gainera, Izi Pizi Akademian euskara eskolak eskaintzen ditugu. Informazio gehiago ikusi ahal izango duzu beheko esteka sakatuz.

Haurrentzako ingeles eskolak

Izi Pizin akademian, umeentzako ingeleseko eskolak jolas, abesti edo bideoen bidez ematen ditugu. Argi dago jolasean ikasteak onura handiak dakarzkiela haurrei:
  • Huts egiteko beldurra galtzen dute.
  • Motibazioa eta egiten ari direnarekiko interesa areagotzen ditu.
  • Jolasek irudimena askatzen laguntzen dute.
  • Talde-jarduerek talde-lana sustatzen dute.

Talde txikiak

Ingeleseko eskolak talde txikietan eginez gero, haur bakoitzari behar duen arreta eskaini ahal izango diogu. Gainera, horrek ere ikaslea taldean hobeto integratzeko aukera ematen du.

Horrela, batzuetan gertatzen diren egoera horiek ekidin ditzakegu; izan ere, haurrek ez dituzte zalantzak adierazten, ikaskideen aurrean lotsatuta sentitzeko beldurrez. Izi Pizin ingelesa ikasiko dute presiorik gabe, hitz eginez, edo jolasekin.

Zure seme-alabek euskara maila hobetu behar badute, Izi Pizi akademian  haurrentzako euskara eskolak ematen ditugu ere.

Ingeles eskola ludikoak

Zure seme-alabak hobekuntza akademikorik behar ez badu, baizik eta  ezagutza handiagoa izatea nahi baduzu, gure ingeles eskola ludikoak dira aukerarik egokiena.

Liburu eta ariketekin ikasi beharrean, jolasean, dantzan edo kantuan ikasten dute haurrek. Sakatu hurrengo botoia gure hizkuntza-eskola ludikoei buruz gehiago jakiteko.

Helduentzako ingeles eskolak

Pentsatu al duzu inoiz ingeles eskoletara joatea, baina atzera egin duzu oso hizkuntza zaila delakoan?

Ez izan beldurrik ingeles eskolak jasotzeari. Edozein hizkuntza ezezagun ikastea zaila gerta dakiguke, baina saiatuak bagara eta gogoa jartzen badiogu, ingelesa ikasteko ez da denbora gehiago behar beste hizkuntza bat ikasteko.

Izi Pizi akademian zure mailara egokitutako helduentzako ingeles eskolak ematen ditugu, aldez aurreko ezagutzak badituzu, edo inoiz ikasi ez baduzu ere. Ez izan beldurrik, inoiz ez da berandu ingelesa ikasteko.

Ingeleseko azterketa ofizialak

Oinarria baduzu eta ingeleseko azterketa ofizial batera aurkeztea pentsatzen ari bazara, Izi Pizi akademian prozesu horretan lagunduko dizugu. Hizkuntza Eskola Ofizialeko azterketak, First Certificate, Advanced eta abar prestatzen laguntzen dizugu.

Ohiko galderak

Izi Pizi akademiako hizkuntza klaseak adin guztientzat dira, haur zein helduentzat.

Ez da beharrezkoa aurretik hizkuntza ikasi izana. Izi Pizin hizkuntza hutsetik ikasten laguntzen dizugu, eta aste batzuen buruan pixkanaka ezagutzak bereganatzen ari zarela konturatuko zara.

Dagoeneko maila bat baduzu eta euskara edo ingeleseko titulu ofizial bat lortzeko hobetu nahi baduzu, Izi Pizin azterketa ahalik eta ondoen egiteko prestatuko zaitugu.

Haurrentzako hizkuntza-eskolak maila hobetzera bideratuta daude, eskolan erritmoa ikaskideekin alderatuta eramatea kostatzen zaienean.

Izi Piziko eskolak ikasten ari zaren hizkuntzan ematen dira, euskaraz edo ingelesez. Azken finean, hori da hizkuntza bat barneratzeko modurik onena.

Inoiz ez da berandu hizkuntza berri bat ikasteko. Egia da haurrei errazagoa egiten zaiela ezagutzak bereganatzea, bereziki hizkuntzak, baina horrek ez du esan nahi adin jakin bat ezin duzula ikasi.

Zure mailara eta ikasteko gaitasunera egokitutako ikasketa-plan pertsonalizatuarekin, hizkuntza bat ikasi ahal izango duzu, zure adina edozein dela ere.

Edit Template

JARRI HARREMANETAN

Helbidea

San Adrian Etorbidea 34, Bilbo

Ordutegia

Astelehenetik ostiralera 9:00etatik 21:00etara.

Telefonoa

697 829 825 - 685 756 263

E-mail

moc.a1694114270imeda1694114270kaizi1694114270pizi@1694114270ofni1694114270

Edit Template

ONDO PASATUZ IKASI

BESTE JARDUERA BATZUK

Niñas creando figuras con gomaespuma de colores en las clases de manualidades en inglés

Eskulanak ingelesez

Kids Crafts ingelesa ikasteko modurik onena dira haurrentzat.

Presiorik gabe, modu dibertigarrian eta bakoitzak bere erritmoan, txikiek ingelesa ikasiko dute, eta, aldi berean, irudimena hegan egiten utzi eta sormena garatuko dute eskulanen bidez.

Fichas del juego "Scrabble" formando la palabra "Aprender", en una clase lúdica de inglés

Euskara eta ingeles ludikoak

Euskara edo ingelesa ikasten hasi aurretik, ondo dago aldez aurretik oinarri bat izatea.

Horregatik, gure eskola ludikoetan ingelesaren eta euskararen gramatikarako sarrera egiten dugu, jolas desberdinen bidez.

Una niña con un vestido rosa hace cuentas con un ábaco en una clase lúdica de matemáticas.

Matematika ludikoak

Jolas matematikako tailerren bidez ikasleek beren trebetasun matematikoak areagotzen lagundu nahi da.

Ikasleek behatu, esperimentatu, pentsatu eta arrazoitu egiten dute beren burmuina trebatuta edukitzeko.

Una mesa con una paleta de pintor y varios pinceles manchados de pintura de colores, en una clase de dibujo y pintura.

Marrazketa eta pintura eskolak

Izi Pizin marrazketa, pintura eta arte plastikoetako eskolak ematen ditugu Lehen eta Bigarren Hezkuntzako haurrentzat.

Eskola hauetan marrazketa eta pintura teknika ezberdinak erakutsiko dizkiegu euren nozio artistikoak garatzeko. Gainera, komiki bat hasieratik amaierara diseinatzen eta garatzen erakutsiko diegu.

Un grupo de niños y niñas celebran una fiesta de cumpleaños. Sobre la mesa hay una tarta con siete velas

Haurrentzako festak eta urtebetetzeak

Izi Pizin urtebetetze jaiak beti bereziak izan daitezen arduratzen gara. Aldez aurretik hitz egiten dugu gurasoekin eta haurrekin; horrela, dena beren gustura aterako dela ziurtatzen dugu. Era guztietako tailerrak antolatzen ditugu: dantzak, eskulanak, gymkanak, ihesgelak…

Beti gaude ideia berrietara irekita.

Hombre realizando estiramientos con la ayuda de una pelota en una clase de Pilates

Pilates

Pilates metodoak muskulu guztiak lantzen ditu eta jarrera eta malgutasuna hobetzen laguntzen du.

Pilates metodoa inpakturik gabeko jarduera denez, gorputza lesio-arriskurik gabe lantzeko aukera ematen du. Azken batean, ariketa fisiko bizia egitera ohituta ez dauden pertsonentzako praktika egokia da.

Mujeres realizando ejercicios en una colchoneta sobre el suelo en una clase de Tabata

Tabata

Tabata teknika oso onuragarria da; izan ere, ahalmen aerobikoa eta anaerobikoa handitzeko aukera ematen du, eta muskulu-masa handitzen eta koipeak kentzen laguntzen digu.

Horrela, gaitasun anaerobikoa hobetzen dugu eta erresistentzia hobetzen laguntzen dugu, kaloriak erretzearekin batera.

Cuatro mujeres y un hombre haciendo ejercicios en una clase de Zumba.

Zumba

Zumban eskoletan ariketa aerobikoa egiten dugu, musikaren erritmora. Ez dute aldez aurreko prestakuntzarik behar, beraz, adin guztietako pertsonentzat dira egokiak.

Oso eskola dibertigarriak direnez, estresa arintzen eta autoestimua hobetzen laguntzen digute.

Una mujer realiza flexiones en una colchoneta sobre el suelo en una clase de Tonificación.

TKE

Tonifikazio, Koipea-Erre eta Errekuperazio klaseetan, ariketa bizia egiten da, epe nahiko laburrean sasoian jartzen laguntzen diguna.

Gorputza sasoian mantentzen badugu, gaixotasun kardiobaskularrak izateko aukera murriztuko dugu.

Edit Template