Eskulanak ingelesez
Presiorik gabe, modu dibertigarrian eta bakoitzak bere erritmoan, txikiek ingelesa ikasiko dute, eta, aldi berean, irudimena hegan egiten utzi eta sormena garatuko dute eskulanen bidez.
Marrazketa eta pintura
Klase hauetan marrazketa eta pintura teknika ezberdinak erakutsiko dizkiegu, eta kolorearen teoria behar bezala erabiltzen, nozio artistiko onak garatuz.
Hizkuntza ludikoak
Euskara edo ingelesa sakon ikasten hasi aurretik, ez dago soberan aldez aurretik oinarri bat izatea. Horregatik, ingeleseko eta euskarazko eskola ludikoetan, jolas desberdinen bidez gramatikarako sarrera egiten dugu.

Festak eta urtebetetzeak
Izi Pizin urtebetetze jaiak beti bereziak izan daitezen arduratzen gara. Era guztietako tailerrak antolatzen ditugu: dantzak, eskulanak, gymkanak, ihesgelak...
Matematika ludikoak
Gure ikasleen trebetasun matematikoak areagotzen laguntzen dugu. Ikasleei esperimentatzeko, pentsatzeko eta arrazoitzeko aukera ematen dieten egoerak edo jarduerak sortzen ditugu.
PILATES
Pilates metodoa inpakturik gabeko jarduera denez, gorputza lantzea eta muskulatura tonifikatzea ahalbidetzen du, lesio-arriskurik gabe. Ariketa fisiko bizia egitera ohituta ez dauden pertsonentzako praktika egokia da.