Izi Pizi Akademia

Euskara eta ingeles eskola ludikoak

Hizkuntzak modu dibertigarrian ikasi

Izi Pizi Akademiako euskara eta ingeleseko eskola ludikoetan, zure seme-alabek hizkuntzak modu dibertigarriagoan eta atseginagoan ikasi ahal izango dituzte.

Argi dago haurrek arreta handiagoa jartzen dutela zerbait dibertigarria gertatzen zaienean. Horregatik, euskara eta ingeleseko eskola ludikoak hizkuntzak hobeto ezagutzeko aukerarik onena dira.

Hizkuntza eskola ludikoez gain, Izi Pizi Akademian haur eta helduentzako ingeles eta euskara eskolak ematen ditugu ere.

Dibujo de un niño con camiseta roja y una niña con camiseta verde, felices en una clase lúdica de euskera e inglés

Haurrentzako euskara eta ingeles eskolak

Izi Pizi akademiako euskara eta ingeleseko eskola ludikoak Haur eta Lehen Hezkuntzako haurrei zuzenduta daude. Gainera, ikasle bakoitzari egokitzen zaizkio; horrela, txikienek ez dute maila desberdintasunik nabarituko nagusiekiko.

Hizkuntzak ikasteko jarduerak

Ikasgelan egiten ditugun jarduerak euskara eta ingelesa joko ezberdinen bidez ikastera bideratuta daude. Horien bidez, haurrek hainbat testuingurutan hitz egiten ikasiko dute.

Film eta abesti, mahai-joko kolaboratibo, igarkizun edo gimkanen bidez, gure ikasleei hiztegi eta esamolde komun berriak irakasten dizkiegu. Komunikazioa hizkuntzan berean, euskaraz edo ingelesez, sustatzen dugu. Talde-lanarekin batera, ikasketa dibertigarriagoa egiten du.