Izi Pizi Akademia

Tabata eskolak

Tabata eskolak Bilbon

Tabata eskolak intentsitate handiko ariketak dituzten entrenamenduak dira, eta gure gorputza besterik ez dugu behar.

Oso ariketa ona dira gaitasun anaerobikoa, erresistentzia eta muskulu-masa handitzeko. Animatu probatzera!

Una mujer realiza flexiones en una colchoneta sobre el suelo, en una clase de Tabata.

Tabata eskolak Izi Pizin

Izi Pizi akademian Tabata eskolak ematen ditugu asteazkenero 9:30etatik 10:30etara, eta egunari energiaz ekiteko modu bikaina dira.

Tabata eskolak, intentsitate handiko saioak etenaldi laburrekin tartekatuz egiten diren entrenamenduak dira. Kaloriak erretzen ditugu, muskulu-masa handitzen dugu eta erresistentzia-gaitasuna ere hobetzen dugu.

Tabata eta antzeko beste metodo batzuk, hala nola HIIT, gero eta ezagunagoak bihurtu dira fitnessa gustuko duen jendearen artean.

Tabata metodoa ariketak egiteko erabiltzen dugun intentsitatean oinarritzen da: intentsitatea zenbat eta handiagoa izan, orduan eta erresistentzia handiagoa lortuko dugu. Baliteke lehen saioetan emaitzarik ez ikustea, baina denborarekin ikusiko dugu oso entrenamendu eraginkorra dela.

Intentsitatea

Tabata eskolak 8 aldiz errepikatuko ditugun iraupen laburreko ariketek (eta ondorengo atsedenaldiek) osatzen dituzte. Denbora horretan ahal dugun guztia eman behar dugu.

Ariketa fisiko osoa

Ariketa honek gure ahalmen aerobikoa ez ezik, anaerobikoa ere hobetzen laguntzen digu. Beste era batera esanda, gure erresistentzia hobetuko dugu eta, aldi berean, gure giharrak indartuko ditugu.

Kaloriak erre

Intentsitate handiko entrenamendu mota honek gure metabolismoa areagotzen du. Horri esker, kaloria asko erre daitezke, ez bakarrik ariketan zehar, baita atsedenean gaudenean ere.