Izi Pizi Akademia

Errefortzu eskolak

Eskola-laguntzako akademia

Izi Pizi Akademian errefortzu-eskolak ematen ditugu gure ikasleei zalantzak argitzen laguntzeko eta, aldi berean, ikasteko ohitura on bat sortzeko jarraibideak ematen dizkiegu.

Lehen Hezkuntzako, Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasleentzat banakako edo talde txikietako errefortzu-eskolak ematen ditugu, pixka bat zailtzen diren irakasgaietan lagunduz.

Horrez gain, akademian euskara eta ingeleseko eskolak ere ematen ditugu, batez ere azterketa ofizialak prestatzeko.

Un niño sentado en un escritorio con gesto dubitativo, en una clase de refuerzo escolar. Sobre la mesa hay un cuaderno, un lápiz, una lupa, libros y un bote con lápices

Noiz dira beharrezkoak errefortzu-eskolak?

Gure seme-alabek ikasketetan zailtasunak badituzte, ikastea kosta egiten zaie edo azterketak egoki prestatzen ez dakitela ikusten badugu, gomendagarria da errefortzu-eskolak jasotzea.

Errefortzu-eskolen helburua ikastetxean ikusi diren gaiak osatzea da. Zailtasunak dituzten irakasgaiak errepasatu, eta horiek hobetzeko gaitasuna dute helburu. Horrela, emaitza akademikoak eta autoestimua hobetzea lortuko dute.

Gainera, Izi Pizi akademian ikasteko ohiturak hobetzen lagunduko diegu, azterketak errazago eta estutasunik gabe prestatzeko.

Gure akademian haur bakoitzaren autonomia indartzeko lan egiten dugu, ikasleei hori eta gehiago egin dezaketela erakutsiz.

Banakako errefortzu-eskolak

Zure seme-alabek irakasgai bat sakon errepasatu behar badute, edo azterketa bat berreskuratu behar badute, Izi Pizin banakako eskolak jasotzeko aukera eskaintzen dugu.

Horrela, arreta zuzenagoa eskaini ahal izango dugu, indartu beharreko irakasgaia edozein dela ere.

Eska iezaguzu banakako errefortzu-eskolei buruzko informazioa.

Azterketen errekuperazioa

Zure seme-alabei ikasturteko irakasgai batzuk aurrera ateratzea kosta bazaie, beti dago ekaineko amaierako azterketetan egiteko aukera. Kasu horietarako, Izi Pizi Akademian 2 edo 3 ikasleko talde txikietan errefortzu-eskolak proposatzen ditugu, azken txanpa honetan helburuak lortu ahal izateko.

Gure metodologia

Talde txikiak

Talde txikietako errefortzu-eskolek haur bakoitzari behar duen arreta ematea ahalbidetzen digute. Gehienez 2 eta 6 ikasle arteko taldeekin lan egiten dugu.

Arreta pertsonalizatua

Talde txikiek ikaslea taldean hobeto integratzeko aukera ematen dute. Gainera, ikasle bakoitzaren beharrei modu pertsonalizatuagoan erantzun diezaiekegu.

Banakako eskolak

Izi Pizi Akademian banakako eskolak jasotzeko aukera eskaintzen dugu, irakaslearekin eskuz esku lan eginez.