Izi Pizi Akademiako euskara eta ingeleseko eskola ludikoetan, zure seme-alabek hizkuntzak modu dibertigarriagoan eta atseginagoan ikasi ahal izango dituzte.
Argi dago haurrek arreta handiagoa jartzen dutela zerbait dibertigarria gertatzen zaienean. Horregatik, euskara eta ingeleseko eskola ludikoak hizkuntzak hobeto ezagutzeko aukerarik onena dira.
Hizkuntza eskola ludikoez gain, Izi Pizi Akademian haur eta helduentzako ingeles eta euskara eskolak ematen ditugu ere.
Izi Pizi akademiako euskara eta ingeleseko eskola ludikoak Haur eta Lehen Hezkuntzako haurrei zuzenduta daude. Gainera, ikasle bakoitzari egokitzen zaizkio; horrela, txikienek ez dute maila desberdintasunik nabarituko nagusiekiko.
Ikasgelan egiten ditugun jarduerak euskara eta ingelesa joko ezberdinen bidez ikastera bideratuta daude. Horien bidez, haurrek hainbat testuingurutan hitz egiten ikasiko dute.
Film eta abesti, mahai-joko kolaboratibo, igarkizun edo gimkanen bidez, gure ikasleei hiztegi eta esamolde komun berriak irakasten dizkiegu. Komunikazioa hizkuntzan berean, euskaraz edo ingelesez, sustatzen dugu. Talde-lanarekin batera, ikasketa dibertigarriagoa egiten du.
ONDO PASATUZ IKASI
Kids Crafts ingelesa ikasteko modurik onena dira haurrentzat.
Presiorik gabe, modu dibertigarrian eta bakoitzak bere erritmoan, txikiek ingelesa ikasiko dute, eta, aldi berean, irudimena hegan egiten utzi eta sormena garatuko dute eskulanen bidez.
Euskara edo ingelesa ikasten hasi aurretik, ondo dago aldez aurretik oinarri bat izatea.
Horregatik, gure eskola ludikoetan ingelesaren eta euskararen gramatikarako sarrera egiten dugu, jolas desberdinen bidez.
Jolas matematikako tailerren bidez ikasleek beren trebetasun matematikoak areagotzen lagundu nahi da.
Ikasleek behatu, esperimentatu, pentsatu eta arrazoitu egiten dute beren burmuina trebatuta edukitzeko.
Izi Pizin marrazketa, pintura eta arte plastikoetako eskolak ematen ditugu Lehen eta Bigarren Hezkuntzako haurrentzat.
Eskola hauetan marrazketa eta pintura teknika ezberdinak erakutsiko dizkiegu euren nozio artistikoak garatzeko. Gainera, komiki bat hasieratik amaierara diseinatzen eta garatzen erakutsiko diegu.
Izi Pizin urtebetetze jaiak beti bereziak izan daitezen arduratzen gara. Aldez aurretik hitz egiten dugu gurasoekin eta haurrekin; horrela, dena beren gustura aterako dela ziurtatzen dugu. Era guztietako tailerrak antolatzen ditugu: dantzak, eskulanak, gymkanak, ihesgelak…
Beti gaude ideia berrietara irekita.
Pilates metodoak muskulu guztiak lantzen ditu eta jarrera eta malgutasuna hobetzen laguntzen du.
Pilates metodoa inpakturik gabeko jarduera denez, gorputza lesio-arriskurik gabe lantzeko aukera ematen du. Azken batean, ariketa fisiko bizia egitera ohituta ez dauden pertsonentzako praktika egokia da.
Tabata teknika oso onuragarria da; izan ere, ahalmen aerobikoa eta anaerobikoa handitzeko aukera ematen du, eta muskulu-masa handitzen eta koipeak kentzen laguntzen digu.
Horrela, gaitasun anaerobikoa hobetzen dugu eta erresistentzia hobetzen laguntzen dugu, kaloriak erretzearekin batera.
Zumban eskoletan ariketa aerobikoa egiten dugu, musikaren erritmora. Ez dute aldez aurreko prestakuntzarik behar, beraz, adin guztietako pertsonentzat dira egokiak.
Oso eskola dibertigarriak direnez, estresa arintzen eta autoestimua hobetzen laguntzen digute.
Tonifikazio, Koipea-Erre eta Errekuperazio klaseetan, ariketa bizia egiten da, epe nahiko laburrean sasoian jartzen laguntzen diguna.
Gorputza sasoian mantentzen badugu, gaixotasun kardiobaskularrak izateko aukera murriztuko dugu.
San Adrian Etorbidea 34, Bilbo
Astelehenetik ostiralera 9:00etatik 21:00etara.
697 829 825 - 685 756 263
moc.a1727953939imeda1727953939kaizi1727953939pizi@1727953939ofni1727953939
Haur eta helduentzako klaseak
Izi Pizi akademian Lehen Hezkuntzako, Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko irakasgaiak indartzeko eskolak ematen ditugu: Euskara, Matematika, Hizkuntza, etab.
Alde batetik, ikasleari zalantzak argitzen lagunduko diogu, eta, bestetik, ikasteko ohitura ona sortzeko beharrezko jarraibideak emango dizkiogu.
Gure euskara eta ingeleseko eskolak erabat dinamikoak dira eta ikasten den hizkuntzan erlazionatzen gara, hizkuntzaren ulermena eta komunikatzeko gaitasuna hobetzen laguntzeko.
Gainera, Izi Pizin euskara zein ingeleseko hizkuntza-azterketa ofizialak prestatzen lagunduko dizugu.