Dena ikastea ez dela dakigunez, Izi Pizi akademian urtebetetzeak eta haurrentzako festak ere ospatzen ditugu eta oso bereziak izateaz arduratzen gara. Umeez arduratzen gara, gurasook arratsalde bat libre izan dezazuen.
Era guztietako tailerrak antolatzen ditugu, haurraren gustura:
Izi Piziko urtebetetze jaiek bi ordu eta erdiko iraupena dute, gutxi gorabehera, eta lagun guztiekin askari on batekin hasten dira, behar den bezala.
Ondoren, gurasoek aurretik aukeratutako jarduera batekin jarraituko dugu. Horretarako, hainbat jarduera ditugu, hala nola ihes-gelak, gymkanak, eskulan-tailerrak edo dantzak, baina beti gaude iradokizun berriak egiteko prest.
Azkenik, jarduera amaitzean denbora soberan badugu, haurrei askatasunez jolasten uzten diegu. Gainera, eguraldi ona egiten badu, akademiaren ondoan dagoen parkean egin dezakegu.
Nahi baduzue, festaren argazkiak ere egin ditzakegu.
"Atezainaren izpiritua", "Itsaspekoaren erreskatea" edo "Kimikari gaiztoa" dira gure jaietan egiten ditugun ihes-joko dibertigarrietako batzuk.
Taldean egiteko jolasak, trebetasun-proba dibertigarriekin, igarkizunekin eta haurrek bukaeraraino iristeko konpondu beharko dituzten pistekin.
Jarduera lasaiagoa da, baina haurren alderik artistikoena ateratzen du, haien sormena sustatuz.
ONDO PASATUZ IKASI
Kids Crafts ingelesa ikasteko modurik onena dira haurrentzat.
Presiorik gabe, modu dibertigarrian eta bakoitzak bere erritmoan, txikiek ingelesa ikasiko dute, eta, aldi berean, irudimena hegan egiten utzi eta sormena garatuko dute eskulanen bidez.
Euskara edo ingelesa ikasten hasi aurretik, ondo dago aldez aurretik oinarri bat izatea.
Horregatik, gure eskola ludikoetan ingelesaren eta euskararen gramatikarako sarrera egiten dugu, jolas desberdinen bidez.
Jolas matematikako tailerren bidez ikasleek beren trebetasun matematikoak areagotzen lagundu nahi da.
Ikasleek behatu, esperimentatu, pentsatu eta arrazoitu egiten dute beren burmuina trebatuta edukitzeko.
Izi Pizin marrazketa, pintura eta arte plastikoetako eskolak ematen ditugu Lehen eta Bigarren Hezkuntzako haurrentzat.
Eskola hauetan marrazketa eta pintura teknika ezberdinak erakutsiko dizkiegu euren nozio artistikoak garatzeko. Gainera, komiki bat hasieratik amaierara diseinatzen eta garatzen erakutsiko diegu.
Izi Pizin urtebetetze jaiak beti bereziak izan daitezen arduratzen gara. Aldez aurretik hitz egiten dugu gurasoekin eta haurrekin; horrela, dena beren gustura aterako dela ziurtatzen dugu. Era guztietako tailerrak antolatzen ditugu: dantzak, eskulanak, gymkanak, ihesgelak…
Beti gaude ideia berrietara irekita.
Pilates metodoak muskulu guztiak lantzen ditu eta jarrera eta malgutasuna hobetzen laguntzen du.
Pilates metodoa inpakturik gabeko jarduera denez, gorputza lesio-arriskurik gabe lantzeko aukera ematen du. Azken batean, ariketa fisiko bizia egitera ohituta ez dauden pertsonentzako praktika egokia da.
Tabata teknika oso onuragarria da; izan ere, ahalmen aerobikoa eta anaerobikoa handitzeko aukera ematen du, eta muskulu-masa handitzen eta koipeak kentzen laguntzen digu.
Horrela, gaitasun anaerobikoa hobetzen dugu eta erresistentzia hobetzen laguntzen dugu, kaloriak erretzearekin batera.
Zumban eskoletan ariketa aerobikoa egiten dugu, musikaren erritmora. Ez dute aldez aurreko prestakuntzarik behar, beraz, adin guztietako pertsonentzat dira egokiak.
Oso eskola dibertigarriak direnez, estresa arintzen eta autoestimua hobetzen laguntzen digute.
Tonifikazio, Koipea-Erre eta Errekuperazio klaseetan, ariketa bizia egiten da, epe nahiko laburrean sasoian jartzen laguntzen diguna.
Gorputza sasoian mantentzen badugu, gaixotasun kardiobaskularrak izateko aukera murriztuko dugu.
San Adrian Etorbidea 34, Bilbo
Astelehenetik ostiralera 9:00etatik 21:00etara.
697 829 825 - 685 756 263
moc.a1727953943imeda1727953943kaizi1727953943pizi@1727953943ofni1727953943
Haur eta helduentzako klaseak
Izi Pizi akademian Lehen Hezkuntzako, Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko irakasgaiak indartzeko eskolak ematen ditugu: Euskara, Matematika, Hizkuntza, etab.
Alde batetik, ikasleari zalantzak argitzen lagunduko diogu, eta, bestetik, ikasteko ohitura ona sortzeko beharrezko jarraibideak emango dizkiogu.
Gure euskara eta ingeleseko eskolak erabat dinamikoak dira eta ikasten den hizkuntzan erlazionatzen gara, hizkuntzaren ulermena eta komunikatzeko gaitasuna hobetzen laguntzeko.
Gainera, Izi Pizin euskara zein ingeleseko hizkuntza-azterketa ofizialak prestatzen lagunduko dizugu.